lunes, 29 de junio de 2009

Nolakoak gara argentinarrok


Julián Marias filosofo espainiarrak oso ondo ezagutzen gaitu argentinarrok eta maitasun handiz zera esan zuen gutaz:

Argentinarrak zuen arten daude, baina ez dira zuek bezala.
Ez saiatu ezagutzen, bere arima bi munduan bizi delako.
Ergentinarrek kopa batean poza eta mingostasuna edaten dituzte.
Beren negarra musika egiten dute, tangoa, eta bestearen musika, barrea. Txisteak serioski hartzen dituzte, eta gauza serioak, txantxetan.
Batzuetan sendagilea bisitatzen dute, eta batzuetan petrikiloa ere bai.
Bere ilusioei ez diete uko egiten, baina ez dute beren etsipenetik ikasten
Dena buruz dakite eta iritzia ematen dute. Kafe-mahai batean eta telebistako programa batean guztia konpontzen dute.
Argentinarrek, bidaia egiten dutenean, asko erosten dute ( ejem, ejem....)
Banan-banan, azkarrak eta atseginak dira, baina taldean jasanesinak eta lehiakorrak dira. norbera jenio bat da, eta jenioak, haien artean ez dira ongi moldatzen; horregatik da erraza argentinarrak biltzea; bat egitea, berriz, ezinezkoa.
Argentinar batek munduan asko lortzen du, baina ez du beste argentinarren txalorik lortuko.
Mutur batetik bestera bere iritziarekin eta bere ekintzarekin joaten dira, oso neurrigabeak dira.
Eztabaidatzen dutenean, ez dute esaten: “ez nago ados”, “zu oso okertuta zaude” baizik.
Emakume polita bati “barbara” deitzen diote, erudito bati “piztia” eta futbolari bati “jenio”.
Argentinarrek ezin dute errealitatea eta beren irudipena bereizi.

barregarri geratzeko beldurra dute baina bereari ”liberatuak” bezala deskribatzen dute beren burua. Handinahiak dira, baina eskuzabalak eta jasanberak direla uste dute.
Argentinarrak gaztelaniaz hitz egiten duten italiarrak dira; soldata iparramerikarrak nahi dituzte eta ingelesek bezala bizi izan. Hitz frantsesak esaten dituzte eta senegaldarrek bezala botoa ematen dute. Ezkerrekoek bezala pentsatzen dute eta burgesak bezala bizi izaten dira.

No hay comentarios: