jueves, 4 de junio de 2009

Limay, Neuquen eta Raihue


Limay eta Neuquen aborigenak ziren, oso lagunak ziren.

Limay Patagoniaren Iparraldean bizi zen eta Neuquen Patagoniaren hegoaldean. Haien aitak Jauntxoak ziren , txabolan bizi ziren, beren ohiturekin.
Behin batean guanaco ehizan zebiltzanean, lagunek abesti eder bat entzun zuten , eta neska polit bat kantatzen agertu zen . Neskaren izena
Raihue zen. (hitz Mapuchea: lore kapulu esan nahi du)
Bi lagunak Raihuekin maitemindu ziren, horregatik elkarrengandik urrundu egin ziren .
Lagunen gurasoek kezka handia zuten eta sorgin batengana joan ziren arazoa konpontzeko .
Emakume aztiak esan zien galdetzeko neskari zer nahi zuen.
Gurasoek aholkuak segitu zituzten eta Raihueri galdetu zioten.
Neskak esan zien itsasbarkilo berezia bat nahi zuela, itsasoaren murmurio entzuteko.
Gurasoek pentsatu zuten mutilek Futalafkenera joan behar zutela, eta
oparia lehenengo ekartzen zuen mutila neskarekin ezkonduko zela.
Orduan, sorginak Limay eta Neuquen ibai bihurtuz ituen.

Ibai Limay iparrldetik eta Ibai Neuquen hegoaldetik laster itsasora (Atlantiko) joan ziren, itsasbarraskiloaren bila.
Haizea (Curef) ofendituta zegoen inork ez zuelako kontsultatu bidaia egiteko, orduan mendekatu zuen eta neskari gauza txarrak esan zizkion.
Denbora pasa eta gero Limay eta Neuquen ez ziren itzultzen.
Raihue damutu eta triste zegoen , mutil maiteak ez ziren agertzen, orduan Laku altu batera joan zen . Han Nguechenei (Todopoderoso ) bere bizitza eman zion mutilak itzultzeko.

Nguechenek neska landare eder bihurtu zuen. Michay (Calafate)landare horrek lore politak eta fruitu goxoak zituen,
Haizeak (Curef) gaztei kontatu zien neskari zer gertatu zitzaion. Bi lagunek triste besarkatu zuten elkar eta bat-batean Ibai Beltza bihurtu ziren, Ozeano AtlantiKora joateko.
Istorioa hau polita da. Limay ibaia eta Neuquen ibaia Argentinako Patagonian daude eta biak elkartzen diren lekuan sortzen da ibai Beltza.

No hay comentarios: