jueves, 4 de junio de 2009

JUAN BAUTISTA BAIROLETTO


Dantzari pikaro eta andrezalea zen. ile marroixka, begi berdexkak, oso altua ez, xarmagarria, dantzari oso ona, gitarrista eta abeslaria. Emakumeek asko maite zuten eta beti emakumez inguratuta ibiltzen zen.
Bere gurasoak Italiakoak ziren, santa fen 1894 ko azaroaren 11n
jaio zen.
Nerabezaroz geroztik justiziarekin arazoak izan zituen, orduan, oso gaztea zenean, hilketa batengatik kartzelan egon zen.
1921ean, libre atera zenenean, polizia baten emaztearekin maitemindu zen. poliziak preso hartu eta herritk bota zituen, baina herritik joan baino lehen polizia hil zuen.
Harrezkero bidean lapurreta egiten zuen, baina ez berarentzat, bere lagun behartsuentzat baizik. Horregatik “Robin Hood pampeanotarra” deitzen zioten.
Pertsona ospetsua zen, herri gogoaren mito bihurtu zen. Horregatik jendeak ihes egiten laguntzera zion, bazkaria eta babesa ematen zizkion.
30eko hamarkadan ziren eta ez ziren lapurreta hilketa guztien erantzule egiten zuten.
1941ko irailaren 14 an, General Alvearren, Mendozan, liskar batean
hilda aurkitu zuten ; dirudienez, bere buruari tiro egin zion poliziak harrapatua izan baino lehen.

No hay comentarios: