jueves, 4 de junio de 2009

Moai kavakavak


Moai kavakavak Pazko uharteko egurrezko txotxongilo edo panpin famatuak dira. Pazkoarrek diotenez, egun batean Tu' u ko iho, buruzagi burutsu eta azkarrak gauza ustekabea ikusi zuen: bi deabru lo egiten ari ziren bidea ondoan. Bero handia egiten zuenez, deabruak biluzik ziren eta bere gorputzek ez zeuzkatela mamirik ikusi zuen Tu' u ko ihok.
Baina beste deabru bat konturatu zen eta bere lagunak esnatu zituen. Tu' u ko ihok jendeari kontatu eta barregarri utziko zituelakoan, bere bila joan ziren eta herio-mehatxua egin zioten eta buruzagiak ez zuela ezer esango agindu zuen zien.

Bi egun eta bi gau egon ziren Tu' u ko ihorekin inori ez ziola kontatuko ziurtatzeko. Konbentzitu zirenean bere sekretua gordetuko zuela alde egin zuten. Tu' u ko ihok bere promesa bete zuen: ez zion kontatu inori, baina egur zati batekin ikusitakoaren irudi bikainak egin zituen.

No hay comentarios: