jueves, 4 de junio de 2009

PItufo Enrique


Ez dakit zeri buruz idatzi, bah, ea badakizkit ipuin asko Ailen Mulelo-ri buruz, Salamanca-ri buruz, ERKS-i buruz (beste saio baterako da hau) eta abar, baina gaur kontatuko dizut ipuin bat PITUFO ENRIQUEri buruz. Badirudi infernuko nanoa dela. Catamarcan bizi den polizia batek gau batean ikusi zuen zelai batean eta esan zion infernura eramatera etorri zela . Polizia polizia-etxera itzuli zenean alditxartu eta lurrera erori omen zen, gero, esnatu zenean esaten zuen:
-Nano bat, nano bat, nigana etorri da - berdurtuta.
Hori gertatu eta gero komisarioak polizia-etxea itxi zuen egun batzuetan.

Hori bezalako beste istorio bat ere badago. Dirudienez, film pornografiko bat egiten ari zen taldea desagertu zen, bat-batean, Catamarcan.
Denek, aktoreak, aktoresak, teknikariak….zelai batean filma egin omen zuten eta orain BLAIR WITCH PROYECT bezala bideo bat agertu omen da!!! Nire ustez markentinga besterik ez da hori.
Eta azkenean Santiago del Esteroko edo Catamarcako musika talde batek Pitufo Enriqueren abestia egin zuen, omenaldi bat egin zuen, jajaja, eta Cronica kanalak (berri txarrak edo horiak erakusten dituen teleberri bat) berehala hedatu zuen. Kazetari batek, Claudio Orellanok, berria bukatu eta gero esan zuen.
- HAU PITUFO HAU!!!!- Barrezka.
Horiek zituen bere azken hitzak Cronicaren kazetari gisa. Bota egin baitzuten.

Ikusi nahi baduzue:

No hay comentarios: