lunes, 29 de junio de 2009

Nolakoak gara argentinarrok?


Nahiz eta bitxia iruditu, ez da erraza neure herriari buruz hitz egitea.
Dena den, uste dut gauza batzuk argentinarroi buruzko topikoak direla:

. Hasteko, esan behar dut Argentina hain handia denez, probintzia bakoitzak bere “nortasuna” daukala. Ziur nago Buenos Aireseko hirian bizi den dena ez dela Jujuyen bizi den bezalakoa. Hala ere, argentinar guztien antzeko ezaugarriak deskriba daitezke.

. Adibidez, nire ustez, argentinarrak nahiko sortzaileak dira. “Lo atamos con alambre” oso esaldia ezaguna da hemen, eta esaten dudana ondo erakusten du: arazo bat badago, argentinar batek nola konpondu jakingo du ziur asko. Inprobisatzea ez da arazoa argentinarrentzat.
. Jakina, batzuetan (ia ia beti esango nuke) exageratzen da, eta DENA inprobistatzen dute. Horregatik gauza asko gaizki egiten dira (politikan, heziketan, etab.)
. Argentinarrek umore ona dute gehienetan, eta irekiak ere badira. Gainera, ozen hitz egiten dute. Geroago, esango nuke lotsagarria izatea ez dagoela modan, jaja.
. Hemengo jendea oso desegituratua da. “Yo te llamo” edo “ya nos vamos a juntar a comer un asadito” oso esaldi normalak dira baina oso gutxitan gauzatzen dira. Suitzan bizi den lagun batek esaten zidan: “hemen dena planifikatuta dago. Lagun bat afaltzera gonbidatuz gero, gutxienez hilabete bat lehenago abisatu behar diot! Eta “después te llamo” esaten baduzu, deitu; bestela zer gertatu den galdetuko dizute eta!” jaja. Argentinan, hain zuzen ere, kontrakoa gertatzen da.
. Desegituratua izatea arduragabetasunetik hurbil dago: askotan argentinarrek ez dute agindutakoa betetzen.
. Beharbada oker nago, baina uste dut argentinarrek beti adeitsuak izan nahi dutela. Alegia, zerbait gustatu ezean, esatea asko kostatzen zaie, eta beti itzulinguru bat egiten dute.

Laburbilduz, iruditzen zait argentinarrak ezagutzeko Argentina bisitatzea onena dela (benetan, ez zait beste gauza bat esatea bururatzen, jaja).

No hay comentarios: