miércoles, 30 de septiembre de 2009

Baleak Uruguaiko kostaldean

"Baleak eta euskaldunak" saioa egin ondoren, gure herriko baleez hitz egingo dugu.



Baleak ikustea Uruguaiko kostaldean ez da berria. XVII. Mendean, 1789an hain zuzen ere, Espaniako Erregeak Carlos IV-ak iparraldeko itsasoak balearik gabe gelditzen ari zirela ikusi zuenean, hegoaldera joatea erabaki zuen. Horrela, “Real Compañía Marítima” sortu zuen balea-gintza ustiatzeko Espaniak zituen kolonia guztietan.

1790ean baleen ugaritasunagatik konpainiaren sukurtsal bat jarri zuten Punta Ballenan eta Gorriti Irlan, Punta del Esten.

Urte haietan balea asko agertzen zirelako, gure itsasoan, arrantzaleek arrakasta handia zuten. Hainbesteko arrakasta izan zuen jarduera horrek, agintariek Maldonado Departamenduaren armarria aldatzeko baimena eskatu zuten1803an.

Lehenengo armarriak 1778an, itsas lehoi bat erakusten zuen, baina 1803tik balea bat azaltzen da.

Nahiz eta jarduera honek hemen ez zuen aurrera egin, baleek gure kostaldea bisitatzen jarraitzen zuten.

Orain dela urte batzuetatik hemen balea gehiago ikus daitezke, abuztutik azarora. Ehiza debekuari esker baleen populazioa hazten ari da eta hau, arrazoi bat izan daiteke, baina ez da bakarra. Uruguai, garai batean, baleentzat elkartzeko tokia izan zen, eta agian orain animaliak antzinako leku garrantzitsu horretara itzultzen ari dira.

Gainera, baleak animalia migratzaileak direla oso ezaguna da. Haiek Peninsula de Valdésetik, Argentinatik, Santa Catarinara, Brasilera, bidaiatzen dira.

Uruguai bi leku hauen artean dagoenez, bere kostaldean baleak elkartzen dira eta ugaldu egiten dira. Horrek garrantzi biologikoa gero eta gehiago ematen die gure urei.

Azken egun hauetan berri bitxi bat agertu da. Argentinako zientifikoek baleen portaera ikertzen dute eta aldaketa batzuk aurkitu dituzte. Peninsula de Valdés-en antxetek baleak eta kumeak gero eta gehiago erasotzen dituzte. 1974an baleen %1ek erasoa sufritu zuen eta 2008an %76k.

Hori, Uruguaiko kostaldean migrazioa gehitzearen arrazoi bat izan daiteke.

Arrazoia edozein delarik ere, abuztutik azarora baleak, (gehienak espezie Franca) helduak, gazteak, eta kumeak ikusten dira Rochan, Maldonadon, baita Montevideon batzuetan ere.

Ekologistak, turistak, eta natura maitatzen dutenak urtero aliegatzen dira baleak ikusteko irrikan

Benetan ederra da hain animalia ederra eta berezia ikustea itsasoan lasai lasai saltoka eta dantzan.


No hay comentarios: