miércoles, 30 de septiembre de 2009

Baleak Argentinako kostaldean

"Baleak eta euskaldunak" saioa egin ondoren, gure herriko baleez hitz egingo dugu.




Valdes Penintsula Chubut probintzian dago. Bere pasaia basamortukoa eta basatia da. 1999an 1999tik, toki hau Gizatasunaren Ondarea da. Han ikusi ahal dugu: “Punta Norte”, “Punta Delgada”, “Punta Pirámides”, “Caleta Valdés”, “ Txorien Irla” eta “Ameghino Istmo”.
Patagoniako Valdés Penintsulan bale-Frankak ikusi daitezke, munduan ez dago horrelako beste tokirik. Behatz-ahurrekin ukitu daitezkeela dakigu. Ekaina-azaroa bitartean puntu-puntuan etortzen baitira. Hegoan negua denean, baleek beren kumeentzat Antartidako ur hotzak baino nahiago dituzte Valdés Penintsulako ur epelagoak. Sakonera gutxiko urak dira hauek, eta baleak begien bistan izaten dituzu; izan ere, baleak eurak ere oso begiluzeak dira, dena ikusi nahi, eta itsasontzien ondoan ibiltzen dira. Hori aukera hori! 15 metro luze eta 40 tonako animalia bat ia ukitu ahal izatea! Neguan, baleek babestuagoak diren lekuak bilatzen dituzte erditzeko eta negu-hasieran, hamaika balea Nuevo golkora iristen dira. Valdes Penintsulan bizi diren baleak, balea-frankak dira eta haien bizi itxaropena berrogeita hamar eta hirurogeita hamar urte bitartekoa da. Patagonian zortzi ehun ale bizi omen dira baina guztiak aldi berean ez. Hiru urtean behin, balekumeak izaten dituzte, ondorioz, balekumeak hobeki zaintzeko golkoetara hurbiltzen dira. Ernalketari dagokionez oso teoria bitxia dago; hau da, emeak hainbat arrekin sexua izan ondoren, zein izango den sabelaldia aurrera eramateko esperma erabakiko du.

Penintsula barnean egingo daikezkeen ibilbide ederrekin jarraituz gero, ñanduak, marak, flamenkoak, itsas elefanteak, itsas leihoak, besteak beste, ikusiko ditugu.

No hay comentarios: