miércoles, 30 de septiembre de 2009

Valdés Penintsulako baleak

"Baleak eta euskaldunak" saioa egin ondoren, gure herriko baleez hitz egingo dugu.





Egia esan, ez dut ia ezer baleei buruz ezagutzen. Areago, ez dut inoiz balearik ikusi (beno, bakarrik telebistan, baina ez da gauza bera, noski). Horregatik, interneten aurkitu dudan testu txiki bat itzuliko dut.

Valdés Penintsulan agertzen den balea “Franca Austral”-a da eta artikulu honen arabera, ezpezie hau oso lagunkoia, soziablea, denez, arazorik gabe ikus daiteke, bai kostaldetik, bai txalupa turistiko batetik. Argentinan monumentu naturala aitortu dute eta urtero gero eta jende gehiago etortzen da izugarrizko animali hau ikustera.
“Franca Austral” baleak, buruan sortzen zaizkien kailuei esker, oso erraz identifikatzen dira. Ez dute bizkar-hegatsik, isats-hegatsa baizik (salto egiten dutenean ondo ikus daiteke).

Ugaztuna (ugatzak-mamas-dituena) izateagatik 4 edo 5 minutu bakarrik ematen dituzte uretan murgilduta. Dena den, arriskuan egonez gero, 40 minutu arte iraun dezakete eta ez dute150 metroko sakonera gainditzen.
Nahiz eta Antartidan elikatzen diren (planktonez), Valdés Peninsulara ugaltzera joaten dira urtero. Maiatzetik abendura leku berean daudenez, peninsula bihurtu da baleak begiratzeko munduko tokirik onenetakoa.
Amak eta kumeak beti elkarrekin egoten dira eta jolasten ikustea oso hunkigarria da. Nolanahi ere, oraindik jazartzen jarraitzen dute.
“Franca Austral”-a 50 urtera hel daiteke eta, ehiza egonda ere, balea-populazioa ehuneko 7,5 gehitzen da urtero.

1 comentario:

caomhin dijo...

Aupa!
Zure bloga kasualitatez topatu dut Googlen, beste gauza bat bilatu bitartean, baina aurkikuntza polita izan da. Ni ez naiz euskalduna baina euskara ikasten ari naiz eta oso gogoko dut hau bezalako blogak irakurtzea.
Segi horrela eta agur bero bat Ingalaterratik Argentinara.