lunes, 16 de noviembre de 2009

Salieri Mozarten bekaitz


Nik film bat ikusi nuen, bekaitzari buruz hitz egiten zuen. Antonio Salieriren historioa zen. Pelikula hura Amadeus zen. Mozart Antonio Salierik pozoinduta hil zelako zurrumurrua zabaldu zen Vienan, Salierik Mozarten jeinua gorroto omen zuelako.
Antonio Salieri Italiako musikagilea zen, biolinista, eta azpikerian aritu zen Mozarten aurka, oso lehiakide arriskutsutzat baitzuen.

Inork frogatu ez duen zurrumurrua- Salierik Mozart pozoituta hil zuela-–, Nikolai Rimski-Korsakovek opera bat eta Amadeus filma egiteko baliatu zuen.

Beste zururmurru batek Wolfang Amadeus Mozart plagiatu zuela esaten zuen.
Lehia hori 1790ren inguruan hasi zen, Mozartek Salieri plagioaz salatu salatu zuenean. Momentu hartan Mozartek fama handia zuen, baina Salieri gainbeherakadan omen zihoan. Bere biziaren kontrako atentatua egin nahi zuela ere salatu zuen.
Mozarten susmoa hasi zen Salierik Wurtembergeko printzesaren irakasle lanpostua kendu zionean, 1780an.
Hurrengo urtean, Mozartek printzesaren piano-irakasle lana ere galdu egin zuen.
Mozartek “Las Bodas de Figaro” lehen aldiz antzeztu ondoren, Salieri salatu zuen opera zapuzten saiatzeagatik , eta estreinaldiari boikota egiteagatik.
Bere bizitzaren amaieran Salieriren osasunak okerrera egin zuen. Itsu gelditu eta bere azken urteak ospitalean eman zituen. Urte horietan Salierik Mozarten heriotzaren errudun izan zela aitortu zuen.

No hay comentarios: