lunes, 16 de noviembre de 2009

Txileko Chaqueteoa


Jorge Luis Borgesek esan omen zuen inbidia oso espainiarra zela, zerbait ona dela esateko “inbidiagarria da” baitiote. Eta José Luis Garci zuzendariak esan zuen inbidiak herritasuna izango balu, espainiarra izango litzatekeela. Ez dakit espainiarrak munduko bekaiztienak diren, baina argi dago hori egia balitz, txiletarrok gure ama lurraren joera hori heredatu dugula.

Bekaizkeria-mota berezia daukagu txiletarrok. “Chaqueteo” deitzen dugu. Sentimendu hori sentiarazten digute nolabait fama izaten dutenek edo bat-batean fama lortzen dutenek. Ikusten denez ez zaigu gustatzen inork fama lortzen duenean gure gustuko izateari uzten dio; fama lortu duen laguna ez zaigu gustatzen.

Lagun bati ongi badoakio berehala kritikatu dugu eta “nori irabazi dio horrek?” edo “zer dela uste du horrek” edo antzeko galdera entzun daiteke galderak entzun daitezke. Gu oso kritikoak gara baina gehienetan kritikoegiak esango nuke.

Horregatik ez dugu idolorik. Ez behintzat Argentinakoek bezala. Maradona txiletarra balitz, droga kontsumitzen harrapatu zuten lehen aldian gaitzetsiko zuten hedabideek, eta ez zen selekzioaren entrenatzaile izango.

Lehen fama handia izaten zuten artista asko pobre eta bakarrik hil dira. Baina, beharbada, hori da gure zorigaitzetako beste bat: eskergabetasuna. Artistak horrela amaitzen du bizitza “Txileko ordainketa” jaso duela esaten da eta hori da beste kontu bat.

No hay comentarios: