lunes, 16 de noviembre de 2009

Edalontzia


“Bulego batean, edalontzi bat zegoen eta guztien bekaizkeria beregana erakartzen zuen haren neurriagatik: 500mililitrokoa zen!. Haren neurriagatik ez zen beharrezkoa beti betetzen ari izatea eta, gainera, 4-edalontziko dietarako egokiena zen.
Haren jabea lanez aldatu zen egunean berarekin joan zen edalontzia.

Lan berrian, bere edalontzia beteta zegokion tokira joan zen nagusia, eta bat-batean, bere edalontzitik ura zorrotadaka isurtzen hasi zen. Apurtuta ote zegoen?
Ez. Bere edalontzia negar egiten ari zen.
Negar egiten ari zen jadanik ez zelako denen bekaitzen iturri. Bulego hartan bazeuden beste edalontzi batzuk: 620mlkoak, 750mlkoak, baita ia litro bateko bat ere.
Ez zen ordurako denen arteko edalontzirik onena eta jabea edalontzia aldatu ala ez pentsatzen ari zen.
Ipuin motz honekin oso argi dago bekaizkerien jatorria, eta nahiz eta oso normala izan sentimendu hori, jendearen apaltasuna piztuta ekidin dezakegu

No hay comentarios: