lunes, 16 de noviembre de 2009

Hiru istorio


Kainek bekaitza mundura ekarri zuenetik denok sentitu izan omen dugu inoiz edo behin.

Historia, mitologia, Biblia, adibidez beteak daude.

Jose, Egiptoko Printzearen istorioak kontatzen du Jose bere aita eta anaiekin bizi zela.

Oso haur berezia zen, ametsak interpretatu zitzakeen eta. Gainera seme txikiena zen eta bere aitarentzat semerik kutunena zela pentsatzen zuten beste hamar anai-arrebek.

Hazi ahala gero eta seme kutunagoa bihurtu zen Jose eta anaiek gero eta gorroto handiagoa zioten, jeloskor zeuden, bekaitzak haien bihotzak jaten zituen.

Bekaitza hain handia zen, Jose hiltzea erabaki zuten.

Hori egiteko, Jose basamortura eraman zuten, baina bidean, plana aldatu zen eta merkatariei esklabo saldu zieten. Aitari hilda zegoela esan zioten.

Horrela Egiptora iritsi zen eta Faraonen ondoan lan egin zuen.

JoseK arrakasta handia zuen eta bere dohainarekin Faraoia eta Egipto salbatu zituen. Oso pozik bizi zenean bere aita eta bere anaiak miseria gorrian agertu ziren eta Josek barkatu egin zien.

Bekaitza agertzen da gure artean konparaketak egiten baditugu. Beti, aurkituko dugu norbaitek duen etxea gurea baino handiagoa dela, norbaitek duen itxura gurea baino politagoa dela, edo norbait gu baino azkarragoa dela , diru gehiago daukala, eta abar.

Kontuz ibili behar dugu, bekaitzik ez sentitzeko, gure buruarentzat besteak baino kaltegarriagoa da eta.


Bi ipuintxo gehiago:


Lehenengoa: Gizon bati gertatu zitzaion. Behin batez bere lanean lankide batek hurbildu eta esan zion barkamena eskatu behar ziola bekaitza sentitzeagatik. Gure gizonak galdetu zion zergatik eta bere lankideak alargundu zela erantzun zion. Erantzunak harritu egin zuen, noski.

Honetan bi falta aurkitzen dira: bat bekaitza eta bestea lankideak bere emaztea hilda egotea nahi zuela.


Bigarrena: Alegi bat da. Basoan, behin, ipurtargi bat oso lasai zebilen. Bat-batean konturatu zen suge bat bere atzean zegoela. Azkar baina lasai, bere bidea jarraitu zuen. Eguna pasa eta gero, sugea han zegoen, bere atzean, eta ipurtargia urduritzen hasi zen. Hiru egun ondoren, nekatuta, sugearekin hitz egitea erabaki zuen. Adar batean kokatu zen, sugeari begiratu zion eta galdetu zion: “Galdera batzuk egin niezazkizuke?” Sugeak ez zuela ohiturarik baina baietz erantzun zion.

-ipurtargiak: “ Nik zerbait egin dut zure kontra?”

- sugeak: “Ez”

-ipurtargiak: “Zure elika-katean nago?”

-sugeak: “Ez”

-ipurtargiak: “Orduan, zergatik jan nahi nauzu?”

-sugeak: “Ezin dut jasan zure dirdira!!!”

Kontuz ibili behar dugu gure dirdira ez galtzeko.


No hay comentarios: