viernes, 30 de noviembre de 2007

Matearen aurkakoak


Nahiko berandu heldu naizenez saio honetara, “gai” bat asmatu dut mateari buruz hitz egiteko, (espero dut beste batena ez errepikatzea).



Dakigunez, matea edatea Amerikako Hegoaldeko ohitura da. Eta Europara joaten bazara matea hartuta esango dizute “ah, bai, Argentinan edo Uruguain jende guztiak edaten du belar hori”. Nik ere botako dut mito bat. Jende guztiak ez du edaten matea. Hasteko, matea beheko klaseekin lotuta dago. Izan ere, tango askotan agertzen da, (adibidez, Yira, yira: “cuando no tengas ni fe ni yerba de ayer secándose al sol, cuando rajés los tamangos buscando ese mango que te haga morfar”) eta ondo dakigu tangoa ez zela “oligarkian” jaio. Orain ohitura hau lehen baino zabalduago dagoen arren, adibidez, nire amaren belaunaldian, jende pilo batek ez du matea edaten txiroen edaria dela pentsatzen duelako. Beste alde batetik, matea edateak giro berezia sortzen du,adiskidetasun giroa, eta esan beharra daukagu, jende askori ez zaiola gustatzen giro hori. Batez ere ezezagunen artean. Horrekin lotuta dago garbitasunaren asuntoa. Nahiz eta matearen alde egon, nik behintzat aitortu behar dut, “Bombilla” ahoz aho doala eta ahoz aho daramatzala germen eta bakterio guztiak. Egia esateko, nik ez nuke edango hamar petsonak-edo edan duten botila batetik, eta matearen bonbilla ez al da, akaso, gauza bera?


Puntu hauetaz aparte, matearen aurkakoek aipatzen dute mateak urduri jartzen dituela, bihotzerrea (acidez) sortzen duela eta ez dela ona hesteentzat. Eta agian arrazoia daukate, baina ni ez ninteke bizi matea edan gabe.

jueves, 29 de noviembre de 2007

Cunbiantxeroak, pop-rock zaleak eta punchiak

Cumbianchero taldea




Euskal Herriko gazteen ohiturak ezagutu ditugu ikas-saio batean. Baita parranda nola egiten duten, zein talde mota dagoen eta nolako drogak kontsumitzen dituzten ere. Euskal Herriko berri izan ondoren, gu argentinarron ohiturak azaltzen saiatuko gara.




Argentinako gazteen ohiturek bertsio desberdinak dituzte. Gutxienez hiru talde handi daude: cumbia entzuten dutenak, rock-popa entzuten dutenak eta musika elektronikoa edo “dance” entzuten dutenak. Talde bakoitzak bere ezaugarriekin.




Kunbiazaleen taldea asko handitu da azken urteetan. Normalean talde honen honetako jendea apala da. Jakina, cumbia entzuten duen jende aberatsa ere badago baina hori ez da arruntena. Hobeto ulertzeko, gutxi gorabehera hemengo “cumbieros” edo “cumbiancheros”, cumbiancheroak, Estatu Batuetako raperoak, hip-hop zaleak, bezalakoak dira. Beren ohituretan oso itxiak dira eta gehienetan bakarrik cumbia entzuten dute. Ardo merkea eta txarra edaten dute. Hemen esaten dugu “tetra” edaten dutela. “Tetra-brick”-a kartoiezko ontzi mota da. Hor esnea, fruta-ura, saltsak eta ardoa ere ontziratzen dira. “Tetra-brick”-ean saltzen den ardoa merkeagoa da. Beste edari batzuk dira: garagardoa, ferneta, bodka...




Hartzen dituzten drogak marihuana eta kokaina omen dira. Igual, azken bi urteetan “paco” agertu da. Droga hau oso arriskutsua da, txarra delako. Ba, benetan, oso kalitate txarrekoa da; zaborra baino okerragoa. Oraingoz “villas miseria”-etan eta kartzelan hartzen omen dute baina oso merkea denez, tamalez, bere kontsumoa gero eta handiagoa da.

Rock-pop zaleen taldea handiena da. Heterogeneoena ere bai: hemen benetan denetik aurkitzen da. Igual, munduan ezagunena denez, uste dut Argentinan, edozein lekutan bezala, antzeko ezaugarriak dituela talde honek. Dena den, esango dut sub-talde asko daudela: “metaleros” (heavy metal entzuten dutenak), “rollingas” (Rollings Stones eta beren imitazioak entzuten dituztenak), “darks”, “ricoteros” (“Patricio Rey y sus redonditos de ricota” taldearen fanatikoak), “punks”, “bluseros”, “rastafaris” (reggae entzuten dutenak), etab. Jakina, bakoitzak bere ohiturak dauzka (arropa, edariak, musika...). Hori bai, salbuespenik gabe, sub-talde guztietan garagardo asko eta mariahuana daude. Batzuk ardoa (“tetra”, noski, merkeagoa delako) eta ferneta ere edaten dituzte. Edo, nahiz eta bitxiagoa izan, whiskia eta bodka.




Azkenean, talde berriena: musika elektronikoa entzuten dutenak. Nire ustez, talde hau barrigarriena da. Alegia, oso jende dibertigarria aurkitzen da hemen. Gehienetan “electrónicos” jende “cheta” (cheto=pijo) da edo gutxienez sofistikatuak izan nahi dute. Jai elektronikoak beti beteta daude eta gero eta gehiago egiten dira. Jai horietan ez da arraroa jende itxuraldatuak aurkitzea (mozorroak, oso arropa bitxia, kolore asko, distira handia). Ia beti DJ (disk jockey) atzerritar bat dago (Ingalaterrakoa, Alemaniakoa, Frantziakoa...) hemengo DJ famatu batekin. Normalean jaiak gau osoa irauten dute eta jendeak gaupasa egiten du. Horregatik, gazteek, oso asaldatuta, ordu asko saltoka ematen dituztenez, gehienek talde hau drogarekin erlazionatu dute, batez ere, anfetamina eta estasiarekin. Edariei buruz, ur asko (esaten denez, drogagatik) speeda bodkarekin eta kolorezko tragoak ikusten dira. Bukatzeko, esan behar dut hemen normalean musika elektronikoari “punchi-punchi” deitzen diotela, denbora osoan: bonboa beltzak markatzen, -ez dakit nola esan “bombo en negra”- entzuten delako: pum!-pum!-pum!; horrela gelditzen da garuna: zeharo kixkor!!! Jajaja. Noski, termino hori mespretxuzko samarra da.




A! musika elektronikoa entzuten duenari ere “punchi” deitzen diote: “Éste es un punchi”, “ésos son todos punchis”, etab. Termino hori barregarria da baina batzuetan mespretxuzkoa ere bai.




Beno, ez dakit Argentinako gazteen ohiturak ondo azaldu ditudan. Ni ez naiz asko ateratzen eta gutxi ezagutzen dut. Igual, gutxi gorabehera horrela da gauza...

miércoles, 28 de noviembre de 2007

Kongresu nazionala

New7 wonders erakundea munduko zazpi mirari berriak aurkitzen saiatu dela eta, guk ere gauza bera egin dugu Argentina eta Uruguain. Hona hemen gure "mirari" ederrenetako batzuk.


Aukeratu dudan eraikin publikoa “kongresu nazionala” da.

Eraikin honetan botere legegilea dago, eta bere eraikuntza legez ezarri zen 1883ean kongresuaren egoitza zaharrean.

1889an, Miguel Juárez Celman lehendakariak Alvear intendenteak eskatuta, gaur egungo kokalekua proposatu zuen.

1895ean proiektu-lehiaketa egin zuten jauregia raikitzeko, eta irabazi zuena Victor Meano arkitekto italiarrak irabazi zuen.

1898an hasi ziren lanak. Meanoren heriotzagatik, Julio Dormalek bukatu zituen, azken apainketa eta barne-dekorazioa ere egin zuen. Eraikina 1906an inauguratu zen, baina 1946ean betiko bukatuta geratu zen.

Casa Rosadaren parez pare dago. Beste aldean dago.

Kupulak 80m neurtzen du, brontzez estalita dago eta egitura metalikoz eraikita dago. Egitura metaliko baten gainean eraikia dago.

Hemen duzue Kongresuaren argazki bat, ikusiko duzu zein polita den.

Benetan eraikin oso polita dela uste dut, eta horrelako eraikin asko daude Argentinan, pena handia da gehienak leku politikoak direla…

Hodeitako trena

New7 wonders erakundea munduko zazpi mirari berriak aurkitzen saiatu dela eta, guk ere gauza bera egin dugu Argentina eta Uruguain. Hona hemen gure "mirari" ederrenetako batzuk.


Badago miraririk Argentinan? Beno, gutxienez gizonen eskuekin egindako mirariak. Esan nahi dut: badaude eraikin politak, noski, baina: badira mirariak? Oso zaila da hori esatea. Hala ere, Saltan, oso eraikin harrigarri bat dago: “Hodeietako trena”.

Nahiz eta toki horretan 1930. urtetik trena egon (lurrinarekin funtzionatzen zuen trena), proiektu turistiko hau 1971. urtean jaio zen eta, urteak joan urteak etorri, fama handia irabazi du Argentinan eta mundu osoan. Argentinara etortzen den edozein turistak trena bisitatu behar du.

Tren honek izen hori dauka oso altuera handian ibiltzen delako (4.200m.) eta ibilbidearen zati batzuetan hodeien gainean egon ahal da. Benetan, esperentzia polita da: trena ez ezik, paisaiak ere oso ederrak dira.

Ibilbideak 217km dauzka eta 15 ordu inguru irauten ditu (joan-etorriak) goizeko 7:00etatik gauerdira. Trenbideak 29 zubi, 21 tunel, 13 ubide (viaductos), 2 “errulo” eta 2 “zig-zag” zeharkatzen ditu.

Tren barruan jangela, itzultzailea eta laguntza medikoa daude; oxigeno eta koka-hostoak oso normalak dira arnasa hartzeko arazoa duten pertsonentzat edo altueragatik gaizki sentitzen den jendearentzat (datu bitxia: altuerak eragiten duen arazoari “apunamiento” deitzen zaio, eskualde horrek Puna izena duelako).

Quilmes

New7 wonders erakundea munduko zazpi mirari berriak aurkitzen saiatu dela eta, guk ere gauza bera egin dugu Argentina eta Uruguain. Hona hemen gure "mirari" ederrenetako batzuk.


Zer uste zenuen, Quilmes garagardo marka bat baino ez zela? Bada, ez, hori baino asko gehiago da. Nire ustez, Argentina osoko leku zoragarriena Quilmes- amerindiarren hondakinak- da. Hori Argentinako egonleku prehispaniko handiena da, quilmes- amerindiarrak Calchaquí-tarrak ziren eta 800. urtetik han bizi ziren. Tribu honek oso garapen ekonomiko eta sozial handia lortu zuen, XVII. mendean batez beste 10 mila biztanle zeuzkan.

Leku hau Tucumánen dago, Argentinako iparraldean, Alto del Rey mendixkan. Argentinarentzat hondakin hauek oso garrantzitsuak dira, Espainiakoen kontrako borrokaren azken gotorlekua delako. Amerindiarrek han 130 urte borroka egiten pasa zuten, baina 1667an Espainiakoek menderatu egin zituzten. 1700 pertsona bizirik atera ziren baina Buenos Airesa (orain Quilmes auzoa denera) eraman zituzten oinez, orduan 400 bakarrik iritsi ziren.

PALACIO SALVO, MONTEVIDEO URUGUAI

New7 wonders erakundea munduko zazpi mirari berriak aurkitzen saiatu dela eta, guk ere gauza bera egin dugu Argentina eta Uruguain. Hona hemen gure "mirari" ederrenetako batzuk.

Salvo Jauregia, (Montevideon “El Palacio Salvo”) Hego Amerikako eraikin altuena izan zen 1928an.

Hiru anaiak eraiki zuten jauregi hori:LLLorenzo, José, eta Ángel Salvok. Mario Palanti, italiano arkitektuak diseinatu zuen eta Enrique Albertassik apaindu zuen.

Lanek, bost urte iraun zuten, 1928ra arte. Jauregia egiteko, beste eraikin ospetsu bat eraitsi zuten:Gozotegia (Confitería) “La Giralda”. Han, 1917an. Gerardo Matos Rodríguezek” La Cumparsita” konposatu eta estreinatu zuen.

Carrarako eta uruguayko marmolak, alemaniako granitoak, esloveniako harizkiak erabili zituzten. Bere egiturak, ormigoi armatuak, munduko eraikin altuena egin zuen urte batzuetan.

18 de Julio Avenidan dago, Plaza Independencia aurrean. 37 mila metro karratu, 27 pisu, eta 370 apartamendu dauzka. Alde baten 15. pisuko dorrea dago eta gero lau semizirkulu dorretxo eta dorre zentrala kupularekin. Bere altuera 95 metrokoa da.

Errenaizantza (renacentista) tankera du, zerbait gotikoa, zerbait neoklasikoa, oso eklektikoa da. Eklektikoak dira, halaber, hanhan bizi ziren eta diren pertsonak.

Nahiz eta batzuek kritikatu, eraikin hau Montevideoko enblematikoena da.

Salvoren jauregia, beste ikuspegi bat

Urugaiko mirari onena neu izan arren, kontatuko dizut Salvoren Jauregiaren istorioa. 1925ean eraiki zuen jauregia Juan Salvok, Montevideoko arkitekto ospetsuenak 95 metroko eraikin hau alde zaharrean dago, hiriko kale nagusian eta oso puntu onean.

Hasieran jendeak ez zuen nahi eraikina, eta orain gauzak ez dira aldatu… baina hor dago eta ohituta gaude dinosauro gris eta itsusi hori ikustera.

Gainera, Salvok beste eraikin berdin bat egin nahi izan zuen lehenengoaren aurrean, kale berean.

Zergatia jakitea oso interesgarria da, adituak ados ez egon arren.

Alde batetik batzuek esaten dute, baita garaiko kronikek ere, Salvo arkitekto ona izateaz gain oso gonazalea zela. Erromantikoa ere bai. Beraz, amorantea omen zeukan gure Juanek, Soledad izenekoa, eta Taj Mahal istorioan bezala, Salvok bere eraikinari “Soledad” izena jarri omen zion.

Teoria honetan Salvok beti esaten zuen bikotea bik egiten dutela, horregatik egin nahi izan omen zituen bi eraikin.

Beste teoria seriago batean esaten da Salvok bi eraikinekin hiriaren ataleko habeen itxura eman nahi ziela. Teoria honetan beste gauza bat ere esaten da: Salvok ez zeukala Soledad izeneko amoranterik, gay-a zelako.

Zein den gezurra eta zein egia, ezin dugu jakin, Salvo hil zen jauregi honetan, egoera arraro samarrean, oraindik argitu gabe dago nola, eta berarekin joan zen erantzuna.

Falta zait esatea bigarren eraikina inoiz ez zuela egin Salvok, Jainkoari esker.

Harrizko hesiak

New7 wonders erakundea munduko zazpi mirari berriak aurkitzen saiatu dela eta, guk ere gauza bera egin dugu Argentina eta Uruguain. Hona hemen gure "mirari" ederrenetako batzuk.

Argentinako eraikin enblematiko bat “ harrizko corral”ak, hesiak, dira, eta nire h h irian asko daude. Nire hirira turistak erakartzeko oso garrantzitsuak dira.

Horregatik, harrizko “corral”ak babestu nahi ditugu. Tandilia mendiaren hegalean dauden eraikuntzak dira. Ganaduak sartzeko eraiki zituzten. I Inork ez daki nork eraiki zituen. Ixura desberdinak dituzte. 1.707etan , espainar batzuek “corral”ak ezagutu zituzten.

Haietako batzuek, bere barruan, zatiak dituzte. Batzuek indiarrek han olanak ipini zituztela uste dute. Tandilen hogei baino gehiago daude. Honako “Estancia”etan daude: “Las Piedras” (Corral Milla Cura), “Limache”, “El Bagual”, “Cerro Guacho”, “Santa Ines”, “Las Piedritas”, Reserva Natural Sierra del Tigre”, “Sierra de las Animas” eta “La Laura”.

Milla Cura corrala besteak baino hobeto dago. “Milla Cura”k urrezko harria esan nahi du. “Las Piedras”en dago, Chapaleofu errekaren ondoan. 15 hektareako azalera du, zirkunferentzia erdiaren itxurakoa. Corral karratu bat ere badago (2,5 hektarea). Hormek garaierako bi metro dituzte eta lodiko 1,5 metro. Harriak oso landatu ondo daude