jueves, 13 de noviembre de 2008

Afganistango emakumeen egoera



Gai honek Afganistango emakumeen egoerari buruz hitz eginarazi dit. Afganistanen emakumeak oraindik ez dira nahi bezain lasai sentitzen burka madarikatuak kentzeko.
emakumeen egoera oso larria da.Emakumeen hilketa eta suizidioen tasak gora egin du eta gehienetan honen arrazoia Islam tradizioari falta egitea izaten da.Nahiz eta Talibanek orain dela sei urte gobernua utzi, egoera ez da guztiz aldatu, oso astiro doa garapena.
Afganistanen apartheid-a da nagusi. Ez zaio azalaren koloreari erreparatzen, sexuari baizik. Eta inolako babesik gabe uzten dituzte. Ezin dute kalean bakarrik ibili: mamuak bailiran, binaka edo hirunaka dabiltza beti hormen ondotik, chadriaren azpian ezkutatuta. Chadri izeneko beloak goitik behera estaltzen ditu. Begi aurrean telazko sareta dute, handik ikusi ahal izateko.


Debekatuta daukate ikastea, lan egitea. Eta hori gutxi balitz, debekatuta daukate ospitale publikoetara joatea. Afganistanen, talibanen edo erlijio ikasleen herrian, gizonezkoek bakarrik egin ditzakete mediku-lanak ospitaletan. Baina hala ere, ez dute emakumezkoak sendatu edo operatzerik. Emakumezkoa ez dute gizakitzat hartzen, animaliatzat baizik. Anaiarekin edo aitarekin etorrarazten dituzte beti.
Berarentzat gizarte honen arazo nagusia eta honen ostean: emakumeek autonomia ekonomikorik ez izatea eta emakumezkoaren aurpegia duen probretasuna.
Gobernuak, tradizioa, erlijioa eta biolentzia, hau da, egoera ez da egokia eta aldatzen ez bada, aurrerapena ezinezkoa izango da.

Zailagoa da jendearen kontzientzia aldatzea legeak baino, horregatik jarri behar dugu indarra horretan.

No hay comentarios: