lunes, 24 de noviembre de 2008

Felipe


Asko gustatzen zaidan pertsonai bat Felipe da.
Oso famatua da mundu osoan, nahiz eta oso isila eta lotsatia izan. Orain dela gutxienez 40 urte jaio zen, Mendozan uste dut. Dena den, fikziozko pertsonaia denez, beti haurra izan da (7 urte dituela iruditzen zait) eta beti izango da.
Bere itxura “normala” da: aurpegi handia, ile erdi luzea, ahoa ere handia dauka eta aurreko bi hortzak ikusten zaizkio. Ez da altua. Beti prakak eta nikia erabiltzen ditu, gutxitan ikusiko duzu jertsea jantzita. Bere egitekoa ikastea da, baina ez da ikasle onena: gertatzen dena da ez zaiola eskola batere gustatzen, eta orduan ikasi beharrean, “Llanero solitario” komikia irakurtzen du, edo bere lagunekin jolastera ateratzen da (gehienetan cowboys-etan jolasten du). Felipe maiteminduta dago. Hala ere, oso lotsatia denez, ez da inoiz gustatzen zaion neskari hitz egitera animatu.
Horiek dira gutxi-gorabehera bere ezaugarriak. Oraindik nor demontre den ez badakizu, esango dut: Felipe Mafaldaren lagunenetako bat da; Quino marrazkilari mendozatarraren beste pertsonaia bat.

Benetan, ez dakit zer sinbolizatzen duen Felipek. Uste dut bere sortzailearen nortasuna. Alegia, nire ustez, Felipe Quinoren irudia da. Gutxienez, berak hori aitortu du behin. Felipe Quino txikitan izan zen bezalakoa da (lotsatia, isila, baina argia ere bai: ez da arraroa Feliperen esaldi zoli bat irakurtzea). Horregatik gustatzen zait. Nik ere Feliperen antza daukala uste dut, eta horrek barre eragiten dit, islatuta ikusten dudalako neure burua: nik ere Felipek egiten dituen gauzak egin ditut askotan.

No hay comentarios: