jueves, 13 de noviembre de 2008

Txileko zenbait debeku II


Txilen, jendeak parranda gustuko du beste herrietan bezala. Zoritxarrez, hemen asko edaten da eta alkoholarekin lotutako ezbeharrak ez dira gutxitzen. Baina alkate batzuek debekua soluzioa dela uste dute.

Santiago hiri handi samarra da eta 42 udaletan zatituta dago. Bizitegi aberatsen eta kontserbadoreenetan, atzerakoienetan, murrizte asko daude alkohola saltzeko. Adibidez, Vitacuran auzokideek tabernak eta jatetxeak goizeko ordu batean ixteko eskatu diote alkateari. Joan den martxoan jarri behar zuten indarrean neurria, baina taberna eta jatetxeetako jabeek auzitegietara eraman zuten kasua eta udalak Ezin izan zuen dekretua ezarri

Egia esan, hori ia barregarria da. Diktadura garaian etxeratze agindua genuen, eta biltzar guztiak debekatuta zeuden. Eskola batek festa egin nahi bazuen poliziari (carabineros) baimena eskatu behar zion. Nola da posible hainbeste ergelkeria?

No hay comentarios: