lunes, 24 de noviembre de 2008

Hijitus


Manuel García Ferre marrizkalariak sortu zuen, 60ko hamarkadan. Komikia kapela luzea zuen haur txiro bati buruz zen. “Cañitus” izeneko etxean bizi zen, auzo urrun eta txiro batean. Bere lagun leiala zen Pichichu txakurraren ondoan, Trulalá hirian .

Lehen aldiz personaia hau “Pío Pío” abenturetan agertu zen, Billiken aldizkarian. Historiako lehen super heroi argentinarra izan zen.

Hijitus baxua zen, eta beti kapela eta elastiko urdina janzten zituen. Super Hijitus bihurtzen zenean, ordea, arropa urdina janzten zuen, estu-estua. Kapa eta txanoa ere janzten zituen. Txanoaren goian helize bat zegoen.

Kapelara sartzeko esan behar zuen “sombrero, sombreritus Super Hijitus bihurtu”



Kapelatik ateratzean, hegan egin ahal zuen, eta gaizkiaren aurka borrokatzen zuen.

Zintzotasuna, apaltasuna, errugabetasuna eta zuzentasuna sinbolizatzen zituen.



Beti pertsona gaiztoak onak bihurtu nahi zituen, baina batzuetan ezin izaten zuen lortu. Arazo bat izatean, kapelara sartuz gero, super heroi bihurtzen zen. Edo aldrebes.

“Hijitus”en lagunak honako hauek ziren: Oaki, Gold Silver, Larguirucho oso arrunta, ez oso bizkorra, museoko zuzendaria, Gutiérrez etxezaina, komisarioa. Eta nola ez: Pichicus, komikiaren hasieran gaiztoa eta tontea izan zen txarrkurra.

Baina, denak ez ziren lagunak. Noren contra egiten zuen borroka “Hijitus”ek?

Handinahi handiko gaizkileen artean zeuden Neurus irakaslea, Pucho, Cachavacha sorgina, lurrikarrak eragiten zituen Kechum, Hatz Beltza, Zurtza herriko Raimundo, Hanpa Handi (gran hampa), Boxitracio eta Eskuzerra aipatu ahal dut ditut. Gaiztoak bezain tontoak ziren.

“Hijitus”en etsai nagusia, dena den, Neurus izeneko jakintsu gaizto bat zen, ikertzaile maltzurra. Mundua menperatzeko gogoz bizi zen gizona, gaizkiaren laguna.





No hay comentarios: