lunes, 24 de noviembre de 2008

Martin Fierro


Hemengo pertsonaia oso tipiko bat da. Gautxo bat da, baina ez da gautxo arrunt bat, oso berezia baita. Bere izena Martín Fierro da eta Argentinako panpetan bizi da. Gizon honek ez du kulturarik eta oso basatia da, baina ideiak oso argi ditu eta munduan asko ikasi dituzte.

Beretzat garrantzitsuena anaitasuna da eta beti esaten du hori zaindu behar dugula kanpotarrengandik babesteko.

Pertsona arrunta da, oso xumea, ez du dirurik ez etxerik eta bere altxorra bere nortasuna da. Oso ausarta da eta, gainera, labanarekin trebeena da. Bere janzkera oso xumea da, alkandora zahar bat, “bonbatxa bat”, gautxo prakak dira eta. Hemengo bertsolari trebeena da, bere bertsoekin bere bizimodua kontatzen du.

No hay comentarios: