martes, 25 de noviembre de 2008

Mafalda


Oso neskatila famatua da, Argentinan nahiz mundu osoan. Nortasun handikoa da, eta gainera oso jatorra eta ausarta. Bera Argentinan bizi da Hirurogeigarren eta hirurogeita hamargarren hamarraldien artean. Neska Buenos Aireseko familia arrunt batean jaio zen. Bera, neska guztiek bezala, familia eta koadrilako lagunak dauzka. Eskolara doa eta udan, aitak dirua daukanean, oporretara. Baina zerbaitek bera bereizten du: bere ardura handiek, munduak arduratzen du eta etnietan izugarrizko interesa du. Ez du ulertzen nola gidatzen duten helduek mundua hain gaizki. Oso famatua da mundu osoan bere galdera xelebreengatik, xalotasunagatik eta ideal inportanteengatik. Borrokalari soziala da, eta bere aulki txikian eserita iritzi politikoak esaten ditu. Bere lagunek laguntzen dute ikuspuntu desberdinak erakustera. Horrela, bere pertsonaien bidez Quinok, egileak, munduri eta han bizi diren pertsonei buruzko gogoeta egiten du eta eragiten digu.

No hay comentarios: