jueves, 13 de noviembre de 2008

Debekuak eta ondorioak


Ezaguna da AEBetan egindako debekua, debekuaren garaian. Alkohola eta ausazko jokoak debekatuak zeuden, ez dakit zergatik. Badakit zer gertatu zen ondorioz, mafia sortu zen, alkohola eta ausazko jokoak negozio handia bihurtu ziren eta pertsona ospetsu batzuk sortu ziren, Al Capone eta Eliot Ness esaterako.

Beste debeku xelebre bat "fuck" ingeles hitzari buruz da. Irakurri dut ondorengo etimologia gezurrezkoa dela, baina beharbada egia da, eta ez bada, nolanahi ere interesgarria da istorioa. Aspaldi, Ingalaterrako errege batek debekatu zuen sexu-harremanak izatea bere baimenik gabe. Bikote batek amodioa egin nahi bazuen erregearen baimena eskatu behar zuen eta etxeko edo tokiko atean iragarkia jarri behar zuen "fuck" hitzarekin. Fuck-en balizko etimologia "Fornication Under Consent of the King" omen da.

No hay comentarios: