lunes, 24 de noviembre de 2008

Condorito II


Txileko fikziozko pertsonai famatuena zein den esatea oso erraza da: Condorito. Condorito, erdi kondorra eta erdi gizona, Pelotillehuen bizi da eta bere iloba Coné eta bere txakurra Washington dira bere familia guztia. Condoritok eta Conék arropa bera janzten dute: kamiseta gorria, praka beltzak eta apurtuak, eta “ojotas” (sandaliak), baina haren jantzia aldatzen da haren abenturaren arabera. Nahiz eta Condorito pobrea izan eta txabola batean bizi, askotan dirudun, sendagile, injineru, polizia (carabinero), preso, ero, apaiz, kirolari, edo artista bezala agertzen da komikian. Bere adiskideak, don Chumak, beti laguntzen dio bereziki Condoritok ez duenean dirurik.
Neska laguna du, Yayita, polita eta lerromakurra . Yayitaren amak Condorito gorroto du, noski. Horregatik askotan Condoritoren txantxen biktima da.
Condoritok, biktima denean, “exijo una explicación” esaten du beti. Baina Condorito edo gainerakoak biktimak direnean, harri eta zur geratzen dira, eta beti alditxartzen eta lurrera erortzen dira “plop” soinuarekin batera. Jakina, “exijo una explicación” eta “plop” geratzea txiletarrok, behin baino gehiago erabili ditugu.
Buenas Peras eta Cumpeo dira Pelotillehuetik hurbil dauden herriak. Noizean behin Pelotillehuekoak hara joaten dira edo besteak Pelotillehuera etortzen dira futbolean jokatzera edo lehiaketa batean parte hartzera.
Rene Riosek, Pepok, sortu zuen Condorito 1949an eta arrakasta handia izan zuen Txilen eta geroago Amerika Laminan. Bere umorea oso simplea da, Pernando Amezketarrarekin konpara dezakegu, gizon azkarra eta azeria beti azken hitza duena. Behar bada, ezaugarri horiek pertsonaia unibertsala bihurtzen dute, eta Mexikon mexikartzat hartzen dute, Argetinan argentinartzat hartzen dute, eta gauza bera gertatzen da beste Hego Amerikako herrietan.

No hay comentarios: