lunes, 24 de noviembre de 2008

Condorito I


“Condorito" du izena. Giza itxurako pertsonaia da, gizonaren eta kondorraren nahastea. Kondorra Txileko armarriko animalia da, bestea "huemul"-a da, orein-mota bat. "Pepo"-k (René Ríos-ek) sortu zituen pertsonaia eta istoriotxo aldizkaria. Txiste-aldizkaria da hau, Condoritok lelokeriak egiten ditu eta txisteak amaitzen dira beti "exijo una explicación" esaldiarekin (esplikazioa eskatzen dut).

Condorito " “Pelotillehue” herrixkan bizi da. Gehienetan kamiseta, galtzak eta sandaliak ("ojotas") janzten ditu. Beste pertsonaia batzuk daude, baina Condorito da nagusia. Txilen "condoro" hitzak akatsa, okerra edo errore handia adierazten du. Teoria batek Condoritotik datorrela esaten du.

No hay comentarios: