lunes, 17 de noviembre de 2008

Hemen ezin da erre!


Orain gogoratzen dudan oso debeku polemiko bat dago: duela 2 urte, erretzea debekatu zuten Mendozan.

Kristoren kanpaina egin zen telebistan eta irratian. Jo eta ke agertzen ziren Mendozako gobernuaren teknikoak, tabakoaren kalteak azaltzen. Azkenean, araua hartzea lortu zuten.

Benetan, niri neurria ez zait hain gaizki iruditzen. Badakit zigarroa kaltegarria dela eta batzuetan debekuarekin bakarrik emaitzak lortzen direla. Oso ondo iruditzen zait leku publikoetan ez erretzea (unibertsitatean gutxienez egoera asko aldatu da eta ez da gehiago kea ikusten fakultateko pasabideetan) eta bikaina da tabakoak sortzen dituen kalteak azaltzea. Dena den, hemen gehiegizkoak izan ziren, edozein lekutan erretzea debekatu zutelako. Alegia, bulego eta leku publikoetara ez ezik, tabernetara, diskoteketara, jatetxeetara ere iritsi da debekua.

Jakina, horren kontra nago. Nire ustez, erretzea ohitura normala den lekuetan, jabeak erabakitzeko eskubidea eduki behar izango luke.

Adibidez, horrela gertatzen da Txilen. Han, tabernako jabeak aukeratzen du: tabakoa bai edo tabakorik ez. Orduan, kartel bat jartzen du (lekuko) sarreran, jendeari jakinarazteko: “En este establecimiento está permitido fumar” esaten du kartelak. Hori jarrita, eta kito. Nik erretzen ez badut eta kea gustatzen ez bazait, ez naiz taberna horretara sartuko. Ordea, erretzailea banaiz, badakit leku horretan lasai egongo naizela.

Baina beno, Mendozan gauzak desberdinak dira. Oraingoz, tabernara bazoaz, kalera atera beharko duzu bizioa lasaitzeko/asetzeko.

No hay comentarios: