jueves, 13 de noviembre de 2008

Lege zentzugabeak


The Times aldizkariak Munduko lege zentzugabeenak argitaratu zituen, lege hauek Estatu Batuetakoak, Ingalaterrakoak, Indonesiakoak edo Behreingoak dira, nahiz eta leku desberdinetik etorri, ezaugarri bera daukate: oso ezohizkoak izatea! Ondoren erakutsiko ditugu adibide batzuk, eta oso arraroak direla konturatuko zarete.
. Ingalaterrako kostaldean hilda dagoen bale bat agertzen bada, bere burua erregearena izango da, eta buztana erreginarena izango da, hezurrak corseta egiteko behar izanez gero.
. Bahreinen, sendagileak emakumezkoen genitalak iker ditzake, baina ez ditzake haiek zehatz-mehatz ikus, ispilu bat erabilarazten diete.
. Vermonten, Estatu Batuetan, emakumeek senarrak sinatutako baimena behar dute ordezko hortzak erabiltzeko.
. Yorken, Ingalaterran, Escoziar bat hiltzea legala da, kanpotarrak arku eta gezia badauzka.
. Kentuckym, (AEBetan) bi metro baino luzeagoak diren armak ezkutuan erabiltzea ilegala da.
. Floridan, igandetan jausgailuan ibiltzen duten diren ezkongabeko emakumeak kartzelara eraman ditzakete.
. Estatu Batuetan, gizon bat pixalarriak badago eta pixa egin beharra badu, egin dezake, baina pixa bere kotxeko gurpilara apuntatzen eta bere eskuinaldeko eskua autoan jartzen badu.
. Indonesian, masturbazioa burua moztuz zigortzen dute.
. Erresuma Batuan haurdunak pixa egin dezake edozein lekutan, baita poliziaren kaskoan ere.
. Ohion, ilegala da mozkortutako arraina edukitzea.
. Alabaman, ilegala da begiak zapiz estaltzea gidatzen duenari.

No hay comentarios: